Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jardueretarako diru-laguntza

Gasteizko ikastetxeei eta ikasleen gurasoen elkarteei laguntza ekonomikoa ematea, ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko jarduerak egin ditzaten.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Gasteizko ikastetxeak eta ikasleen gurasoen elkarteak.

Epe a

2016-2017 ikasturtea: 2017ko ekainaren 30era arte.

Beteb eharrak

  • Gasteizko udalerrian kokatuta egotea.
  • 2016-2017 ikasturtean ikastetxerako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko proiektua bat izatea.

Dokume ntazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea:
    • Deialdiaren I.eranskina pdf, eskabidea egiten duena ikastetxea bada.
    • Deialdiaren II.eranskina pdf, eskabidea egiten duena gurasoen elkartea bada.
  • Proiektua, hauek barne: helburuak, metodologia eta/edo egitekoak diren jarduerak, eta finantzazio beharrak.
  • Gastuen justifikazioa:
    • Jatorrizko fakturak aurkezten badira, deialdiaren III.eranskina pdf, ere aurkeztu beharko da.
    • Fakturen fotokopiak, aurkezten badira, deialdiaren IV.eranskina pdf, ere aurkeztu beharko da.
  • Eskatzailea ikastetxea bada:
    • Foru Ogasunari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria.
    • Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Eskatzailea ikasleen gurasoen elkartea bada:
    • Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
    • Deialdian parte hartzeko erabakia jasotzen duen bilera-aktaren kopia.
    • Kontu-liburuaren kopiak, zeinetan deialdi honetarako justifikatutako gastuak agertuko baitira.

Arau dia

Izapid eak

Aurrez aurreko izapideak

Oharrak

  • Ikastetxe bakoitzeko eskabide bakarra aurkeztu ahalko da, ikastetxeak berak edo ikastetxeko gurasoen elkarteak egina.

Izapide honi buruzko argibiderik behar izanez gero, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen dituzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo beharko duzu.