Erregistro elektronikoa eta dosierren kontsulta
Elektronikoki erregistratu
Udalari zuzendutako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak erregistratu edo osatu ahal izateko beharrezkoa da ziurtagiri digitala, egon behar da.
Bideo honen bidez erregistro elektronikoak nola funtzionatzen duen azaltzen da (gazteleraz dago):
https://www.youtube.com/watch?v=0tU4utEd6G8Erregistroko sarrera eta irteerak -erregistro-idazpenak- kontsultatu
Erregistroko zure sarrera eta irteera guztiak kontsultatzeko aukera ere emango dizu. Horretarako, bai ziurtagiri digitala duen txartela, bai Herritarren Udal Txartela balia dezakezu.
Erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak
Ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MG. (Ez bete nabigatzailetik. Deskargatu REDO eskabidea ekipoan eta, ondoren, Adobe Acrobat programarekin ireki, bete eta gorde).
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Araudia
Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.