Herri-ekimenerako eskubidea

Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-hartzearen Araudia-ren 24. artikulutik 28.era bitartean dago araututa herri-ekimenerako eskubidea.

Erabaki- edo jarduera-proposamenak nahiz araudi-proiektuak aurkezteko aukera ematen du herri-ekimenak, udal eskumeneko gaien inguruan.

Dokumentazioa | Araudia | Tramitatzea

Nork

Udal-hauteskundeetan hautatzeko eskubide aktiboa duten herritarrek baliatu ahal dute herri-ekimena.

Dokumentazioa

  • Sustatzaileek argi eta garbi identifikatuta egon behar dute.
  • Eskabidearekin batera, Gasteizko udalerrian erroldatutako adin nagusikoen % 10aren sinadura erkatuak bildu behar dira.

Eskabidea aurkeztean sinadura horien % 1 eransten bada, gainerako sinadurak bildu ahal izateko herritarrei laguntzeko bulegoak baliatu ahal izatea eska dezakete sustatzaileek.

  • Herri-kontsulta lokala egiteko proposamena jaso ahal izango du eskabideak.

Araudia

Tramitatzea

Zuzeneko tramitatzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.

Oharrak

  • Udalbatzan eztabaidatu beharko da ekimena.
  • Aldez aurretik, udalbatzaren idazkari nagusiaren txostena beharko da.
  • Ekimenak eduki ekonomikoa duten udal eskubide eta betebeharrei eragiten badie, udal kontu-hartzaile nagusiaren txostena ere beharko da.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.