Udalak lehentasunez erosteko eskubidea baliatu nahi duen adierazteko eskabidea

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Udal etxebizitza tasatuak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari uko egin diezaiola eskatzea, Udalari.

Nork

  • Udal etxebizitza tasatuen eta babes ofizialeko etxebizitzen jabeak, udalak lehentasunez erosteko eskubidearen zamarekin.

Epea

  • Mugarik gabea.

Betebeharrak

  • Etxebizitzaren jabetza eskuz aldatzea hitzartua edukitzea, eskabidea aurkeztu aurretik.

Dokumentazioa

  • Eskabidea, jabeek sinatuta.
  • Etxebizitzaren jabeen nortasun agiria.
  • Etxebidek ontzat emandako salerosketa-kontratuaren kopia.
  • Erregistro-ohar soil eguneratua (azken bi hilabeteetakoa).

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

  • Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi ondoren, bi hilabeteko epean gehienez, jasotzen da Udalaren adierazpena.
  • Adierazpena aurrez aurre jaso ahalko du eskatzaileak, bestela Udalak posta ziurtatuaz bidaliko dio eskatzaileari.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora, (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.