Ikastetxeetako Guraso Elkarteek (IGE) antolatutako hezkuntza-jarduerako laguntzak

Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteentzako dirulaguntzak, hezkuntza-jardueretarako.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteek.

Epea

  • 2021/2022 ikasturtea: oinarri hauen deialdiri dagokion testu zatia ALHAOn (ALHAO, 85 zk. 2021eko uztailaren 30a) argitaratzen den egunaren biharamunean irekiko da, eta 2021eko irailaren 30era arte egongo da irekita (egun hori ere barne).

Betebeharrak

  • Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Hezkuntzako mailak ematen dituzten ikastetxeekin lotuta egotea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.

Documentazioa

  • Dirulaguntzaren eskaera pdf
  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina pdf
  • Aurreikusitako eskolaz kanpoko jardueren edota jarduera osagarrien zerrenda: 2. eranskina pdf
  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen aurreikuspena: 2. eranskina pdf
  • Baldin eta Ikasleen Gurasoen Elkartearen eskaria eta dokumentazioa hura kide duen federazioak aurkezten baditu, ordezkaritzaren ahalordeari dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko da 3. eranskina pdf
  • Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
    • Elkartearen IFZ.
    • Elkartearen estatutuak.
    • Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
    • Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Guraso-elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • 2021/2022 ikasturtea:
  • Justifikazio orokorra aurkezteko epea 2022ko irailaren 20an amaituko da.
  • Egiaztatzeko agiriak(2021/2022 ikasturtea): memoria (4. eranskina) pdf; 1-JS eranskina Documento Word
  • 2020/2021 ikasturtea:
    • Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2021eko irailaren 30ean amaituko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 6546 luzapena edo 945 161230 telefonoak eta ifmendiola@vitoria-gasteiz.org edo hezkuntza@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.