Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteek antolatutako opor-jardueretarako dirulaguntzak

Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteentzako dirulaguntzak, opor-jardueretarako.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Gasteizko ikastetxeetako guraso-elkarteek.

Epea

  • 2018/2019 ikasturtea: 2019ko maiatzaren 25etik ekainaren 21era.

20 egun baliodun, ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALAHO, 60 zk. 2019ko maiatzaren 24a).

Betebeharrak

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Derrigorrezko Hezkuntzako mailak ematen dituzten ikastetxeekin lotuta egotea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.

Documentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina (pdf)
  • Opor-programaren deskribapena: 2. eranskina (pdf)
  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen aurreikuspena: 2. eranskina (pdf)
  • Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
    • Elkartearen IFZ.
    • Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
    • Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Guraso-elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Gastuak justifikatzeko epea 2019ko azaroaren 1ean bukatuko da.
  • Egiaztatzeko agiriak: azalpen-memoria (pdf), 2-J, 3-J, 4-J, 5-J eranskinak (word).

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 telefonoa (6546 edo 6547 luzapenak) eta ifmendiola@vitoria-gasteiz.org edo avicente@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.