Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako elkarteek antolatutako hezkuntza-jarduketetarako dirulaguntzak

Gasteizen hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonentzako hezkuntza-jarduketak garatzera zuzentzen diren elkarteetarako diru-laguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak artatzen dituzten elkarteek.

Epea

2019/2020 ikasturtea: deialdi honen oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita 2019ko irailaren 30 arte, azken hori barne (ALAHO, 77 zk. 2019ko uztailaren 5a).

Betebeharrak

  • Egoitza soziala Gasteizen.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea.

Documentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Erantzukizunpeko adierazpena: 1. eranskina pdf
  • Elkartean artatzen diren pertsonak, hezkuntza-premia bereziak dituztenak, zenbat diren zehazten duen ziurtagiria: 2. eranskina pdf
  • Diru-laguntza eskaeraren xede diren ekintzen serenad: 3. eranskina pdf
  • Deialdi honen xede diren jarduerak garatzeko beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuei diru-laguntza eskatu dieten elkarteek eta diru-laguntza eman dietenek: 4. eranskina pdf
  • Dirulaguntza eskatzen den lehenengo aldia bada , edo datuak aldatu badira:
    • Elkartearen IFZ.
    • Ordezkariaren nortasun-agiria eta eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztapena.
    • Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Elkartea titular den kontu-zenbakiaren ziurtagiria, banku-entitateak emana.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 telefonoa (6546 edo 6547 luzapenak) eta ifmendiola@vitoria-gasteiz.org edo avicente@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.