Ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko

Gasteizko ikastetxeentzako dirulaguntzak, ikasteko zailtasunak dituzten Lehen Hezkuntzako haurrek laguntza psikopedagogikoa jasotzerik izan dezaten.

Epea | Betebeharrak | Dokumentzaioa | Araudia | Izapidetzea | Ohiko galderak

Nork

Lehen Hezkuntza irakasten duten Gasteizko ikastetxeek.

Epea

2019-2020 ikasturtea: deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik -2019ko abuztuaren 9a, 91 zk.- 2019ko irailaren 27ra arte, egun hori ere barne.

Betebeharrak

Laguntza horien hartzaile nagusiak Lehen Hezkuntzan matrikulatuta dauden ikasleak izango dira, zehazki:

  • Ikasteko arazoak dituztenak.
  • 2018-2019 ikasturterako Eusko Jaurlaritzaren beka jaso dutenak, -alde batera utzita testuliburuen kudeaketa solidariorako programako bekak-. Edo deialdi honek bultzatzen duen laguntza psikopedagogikorako laguntza hauetan lehen aldiz parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak
  • Erakunde publikoek emandako antzeko laguntzarik jaso ez dutelarik.

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntza-eskabidea Documento Word, ikastetxeko zuzendariak sinatuta.
  • Ikasle bakoitzari buruzko txostena I. eranskina pdf. Aurreko ikasturtean aurkeztu bazen, ez da berriro aurkeztu beharko.
  • Eusko Jaurlaritzaren beka emateko ebazpenaren kopia.
  • Hezkuntza Zerbitzuan diru laguntza lehen aldiz eskatzen bada, edota datuak aldatu badira:
    • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.
Aurkeztu beharreko beste agiri bat
  • Edozein arrazoirengatik ikasleren batek arreta psikopedagogikoaren saioak alde batera uzten baditu, aldi baterako edo behin betiko, ikastetxeak egoera horren berri eman beharko dio Udalaren Hezkuntza Zerbitzuari berariazko oinarrien III. eranskinaren bidez pdf

Diru laguntza justifikatzeko aurkeztu beharreko agiriak

2020ko ekainaren 26a baino lehen, ikastetxe onuradunek aurkeztu beharko dute:

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Ikasleak eskatzen den laguntza psikopedagogikoa jasotzekotan, familiaren baimena bermatu beharko du ikastetxeak.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 telefonoa (6540 edo 6541 luzapenak) eta dberzosa@vitoria-gasteiz.org edo mmintegi@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoak, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.