Udalaren programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraio-laguntzak

Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren hezkuntza-programetan parte hartzen duten ikastetxeentzako garraiorako dirulaguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko ikastetxeak.

Epea

2020/2021 ikasturtea: oinarri hauen deialdiri dagokion testu zatia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean (ALAHO, 86 zk. 2020ko uztailaren 31) irekiko da, eta 2020ko urriaren 30ra arte egongo da irekita (egun hori ere barne)

Betebeharrak

  • Derrigorrezko Hezkuntzako ikaskuntzak eskaintzea.
  • Ikastetxe horietako ikasleek (guztiek edo batzuek) Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatutako hezkuntza-programetako batean parte hartzea eta, horrez gain, garraiobide kolektiboren bat erabili behar izan badute beren ikastetxetik programa gauzatu den tokira joateko edo alderantzizko bidea egiteko.

Documentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • 2020-2021 ikasturtean Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatu dituen eta ikastetxea izena emanda dagoen hezkuntza-programak biltzen dituen zerrenda, eta gastuaren aurreikuspena:1. eranskina pdf
  • Hezkuntza Zerbitzuan diru-laguntza lehen aldiz eskatzen bada, edota datuak aldatu badira, honako hauek ere aurkeztu behar dira:
    • Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
    • Banku-erakundeak emandako ziurtagiri eguneratua; agiri horretan, kontu-zenbakia eta kontuaren titularra agertuko dira, kontuan hartuta, betiere, ikastetxeak izan behar duela titularra.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2021eko ekainaren 30ean amaituko da.
  • Egiaztatzeko agiriak 2. eranskina pdf
    • Oinarri orokorretako egiaztatzeko agiriak (Documento Word): 1-J, 2-J, 3-J, 5-J
    • Garraio kolektibo publikoa erabili bada, egindako gastua xede horretarako jaulkitako txartelen bidez justifikatu ahal izango da. Guztiek egun eta ordu berean emandakoak izan behar dute, eta hezkuntza-programara joateko egindako ibilbidearekin eta hari dagokion egunarekin bat etorri behar dute.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Hezkuntza Zerbitzura jo dezakezu,

945 16 16 16 telefonoa (6540 luzapena) eta dberzosa@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00)

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.