Baso-aprobetxamendurako eskabidea

Udalerriko herri erabilerako mendien baso-aprobetxamendurako (egur-sortak, larreak, ehiza eta erlauntzak) baimena lortzea, bai eta luberriak berritzeko ere.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerriko menpeko toki erakundeetako administrazio batzarrak.

Epea

2014-2015 baso-urterako: ekainaren 15etik abuztuaren 1era.

Betebeharrak

  • Erabilera Publikoko Mendietan baimena lortzeko, Hobekuntza Funtsa aurkeztu beharko da nahitaez.
  • Larreen aprobetxamendua baimentzeko ezinbestekoa izango da mendian sartu nahi diren abelburuak identifikatzea, belarrietakoen zenbakia emanez.

Dokumentazioa

Araudia

  • Mendiei buruzko martxoaren 26ko 11/2007 Foru Araua.

Izapidetzea

Nekazaritza Plangintza eta Kudeaketaren Atalean.

Oharrak

Eskabideak betetzeko Nekazaritza Eremuaren eta Mendien Zerbitzuko lekuan lekuko basozainen laguntza eska daiteke.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.