Alkatetza eta Erakunde Harremanen sailak garatzeko proiektu komunitarioen poltsa bat sortu eta osatzeko deialdia

Gizarte- eta komunitate-sendotzearen beharrak asetzen lagunduko duten proposamen berritzaileen proiektuen poltsa bat sortu eta osatzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Deialdira aurkeztu ahal izango dira helbidea Gasteizen duten eta jardun-eremua udalerri horren mugartean duten pertsona fisikoak, kolektibo, sare, elkarte eta fundazioak.

Epea

2020. urtea: ekainaren 17tik 30era arte.

Dokumentazioa

Araudia

Oinarri arautzaileak, horien bidez Alkatetza eta Erakunde Harremanen sailak 2020an garatzeko proiektu komunitarioen poltsa bat sortu eta osatzeko

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  1. Datu pertsonalak.
  2. Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  3. Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  4. Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio-telefonora (945 16 11 00) deitu.
  • Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.