Ingurumen-jardunbide egokientzako Itun Berdea Saria

Ekimenari atxikitako enpresek -beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko- martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa publikoki aitortzea du xede Itun Berdea Sarietarako deialdi honek.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Itun Berdearekin bat egin duten enpresak.

Itun Berdeari atxikitzeko prozesuak zabalik jarraitzen du, eta hautagaitzak aurkezteko azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresak aurkeztu ahal izango dira sarietara.

Epea

  • 2019. urtea: Irailaren 1etik urriaren 4ra arte.

Betebeharrak

Hautagaitza aurkezten duten enpresen betebeharrak:

  • Itun Berdearekin bat egina izatea.
  • Gasteizko udalerrian egotea.
  • Indarrean dagoen araudiko betebeharrak betetzea, eta indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehaztutako moduan.
  • Enpresa ezingo da inolaz ere administrazioak abiarazitako prozedura zigortzaile batean murgildua egon, edo egona izan.

Dokumentazioa

  • Eskabidea eta zinpeko adierazpena -deialdiko I. eranskinean pdf ageri den ereduari jarraiki-.
  • Enpresaren IFZren kopia, eskabidea aurkezten duen pertsonaren nortasun-agiria, eta hura titularra ez bada, ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria.
  • Fitxa teknikoa - II. eranskina pdf-.
  • Garatutako jardunbide egokiaren eta hartutako neurrien alderdirik nabarmenenak zehazten dituen oroitidazkia, non orobat zehaztu ahal izango diren horren ondorioz ingurumenean eta enpresan izandako emaitzak eta onurak (gehienez lauzpabost orriko luzera gomendatzen da).
  • Gainera, jardunbide egokiari buruzko datu nabarmenak eta informazio osagarria biltzen dituen material grafikoa eta digitala erantsi behar izango da.

Enpresa bakoitzak gehienez bi jardunbide egoki aurkeztu ahal izango ditu.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.