Alkateak entzuten dizu

Alkateak Gasteizko herritarrei, elkarteei eta enpresa txiki eta ertainei arreta pertsonala eskaintzeko antolatzen du asteko agendaren zati bat. Alkatearekin hitz egin nahi duten pertsonek horretarako eskaera egin dezakete honako bide hauek erabilita:

Posta elektronikoa

alkateakentzutendizu@vitoria-gasteiz.org

Twiterra

@gorka__urtaran(Beste leiho batean irekiko da)

Herritarren postontzia

Herritarren postontzia iradokizunak eta kexak azaltzeko herritar guztiek erabili dezaketen gunea da. Hainbat sailetako langilek artatzen dituzte gaiak, nor bere espezialitateari lotuta. Herritarren postontzian edozein gai motaren jarraipena egin daiteke, herritarrak aukeratutako pribatutasuna errespetatuta.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 edo ( 945 161100) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.