Elkarteen etxeetako areto komunak noiz edo noiz erabiltzeko erreserba

Gasteizko Udalaren ekipamenduak dira elkarteen etxeak, eta irabazi-asmorik gabeko gizarte, kultura edo hezkuntza erakundeen eskueran jartzen ditu Udalak.

Betebeharrak | Epea | Araudia | Izapidea

Betebeharrak

  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea.
  • Erakundearen helburu eta jarduerek gizarte, kultura edo hezkuntza esparruarekin lotuta egotea.
  • Erakundearen jarduera-esparru nagusia Gasteizko udalerria izatea.
  • Lokala erabiltzeko baldintzak eta elkarteen etxeak erabiltzeko arauak onartzea.

Epea

  • Dena delako eguna baino 3 egun baliodun lehenago.

Zerbitzu hau abuztuan itxita izango da.

Documentación

Izapideak

Elkarte eta kolektiboei utzitako aretoen egutegian kontsultatu, dena delako aretoa erabilgarri dagoen, eta eskabidea aurkeztu.

Aurrez aurre

Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuan.

Online izapidetzea Atención online

Eskabide-orria

Posta elektronikoaren bidez

accesopuntual@vitoria-gasteiz.org

Araudia

Oharrak

  • Deialdiarekin lotutako zalantza edo kontsultarik izanez gero, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzura jo daiteke.
  • Areto eta armairutxoen erabilera jarraituaren esleipendun diren elkarteek nahiz horretarako baimenik ez dutenek baliatu ahal dute zerbitzu hau.

Lotutako izapideak

Elkarteen Etxeetako lokalak egoitza gisa erabiltzeko nahiz bertako armairuak erabiltzeko eskabidea.

Izapide horiei buruzko argibiderik behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara edo Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzura jo daiteke, baita 010 informazio-telefonora ere (945 161100(Beste leiho batean irekiko da)).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.