Dokumentazio digitala aurkeztea

San Martineko bulegoetan Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoaren alorretako izapideetarako behar den dokumentazioa euskarri digitalean aurkezten bada, dokumentazioa euskarri digitalean aurkezteari buruzko erantzukizunpeko aitorpena egiteko orria erantsi beharko da.

Aitorpenak baldintza hau ezartzen du artxiboak onartzeko: aurkezten diren artxiboak zuzen ireki eta irakurri ahal izatea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Betebeharrak

Proiektu teknikoak eta gainontzeko dokumentazioa euskarri digitalean aurkeztu ahalko dira (USB memoria, SD txartela, CD, DVD...) eta behar diren artxibo grafikoak eta testuak pdf formatuan egon beharko dute.

  • Lan topografikoek udal lizentzia behar duten proiektuetan oinarri kartografikoa izatea xede badute, dwg eta pdf formatuetan aurkeztu behar dira eta Lerrokadura, Sestra, Zuinketa Akta eta Obra Amaierako Planoei buruzko Udal Ordenantzan zehazten diren ezaugarri teknikoak izan behar dituzte.
  • Euskarri digitalean ageri den dokumentazio guztiak behar bezala izenpetuta edo ontzat emana (dagokiona) egon behar du. Euskarri digitala ez da itzuliko.

Dokumentazioa

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Euskarri moten eta baldintzen gaineko argibide gehiago nahi izanez gero, administrazioaren jardun automatizatuari buruzko 2013ko otsailaren 28ko Alkate Dekretua kontsultatu.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.