Garapenean laguntzeko proiektuetarako diru-laguntzak: Urteko proiektu kateatuak, Ura eta Saneamendua, proiektu txikiak eta Tandem atala

Gasteizko Udalaren garapenean laguntzeko proiektuetarako 2023ko dirulaguntzen deialdia

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Epea

2023ko otsailaren 4tik aurrera:

  • Urteko proiektu Kateatuen atala (UK): 2023ko martxoaren 3ra arte.
  • Ura eta Saneamendua atala (AS): 2023ko martxoaren 31ra arte.
  • Proiektu txikien atala (PT): 2023ko maiatzaren 15era arte.
  • Tandem atala: 2023ko iralaren 29ra arte.

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak(Beste leiho batean irekiko da) (bai betebehar orokorrak, bai atal bakoitzerako berariazko betebeharrak).

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Kontsultatu nola aurkeztu dokumentazio digitala.

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

· Datu pertsonalak.

· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.

· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.

· Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.