Fakturak endosatzeko eskabidea

Udalari faktura bat jaulki dioten pertsona fisiko nahiz juridikoek beste pertsona fisiko edo juridiko bati laga diezaiokete haren kreditua.

Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Pertsona fisiko edo juridikoek.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria.
  • Eskatzailearen nortasun-agiria / IFZ.
  • Bestek ordezkaturik jardunez gero, ordezkariaren nortasun-agiria eta ordezkapena egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Endosu-agiriaren 3 kopia.

Urratsez urrats

  • Eskabidea eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu.
  • Endosu-agiriaren kopia zigilatuak jaso.

Araudia

  1. Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8koa 9/2017 Legea(Beste leiho batean irekiko da).
  2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1ekoa 39/2015 Legea(Beste leiho batean irekiko da).

Izapideak aurrez aurre

Eskabidea aurkeztea
Kopia zigilatuak jasotzea

Oharrak

Kredituaren lagapena onartu dela baieztatzen zaiolarik, endosu-agiriaren bi kopia zigilatu jaso beharko ditu eskatzaileak.

Izapide honi buruzko argibiderik behar baduzu, jo ezazu Herritarrei laguntzeko bulegoetakoren edo San Martineko bulegoetara, edo deitu 010 telefonora (945 161100.).


Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.