Gasteizen gizarte proiektuak garatzeko dirulaguntzak

Helburua da Gasteizen gizartea informatu eta sentiberatzeko jarduerak, gizarte-prebentzio eta -sustapenerako jarduerak zein elkartasun edo boluntariotza ekintzak bultzatzekoak egiteak sortutako gastuak ordaintzen laguntzea.

Nork

  • Elkarte, fundazio eta entitateek, baldin eta honelako ekintzak egitea esanbidez jasota badaukate beren estatutuetako xedeetan: gizarte-prebentzioari eta -sustapenari loturiko ekintzak, edo zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonei elkartasuna adierazteko eta laguntzeko ekimen zuzenak egitea xede dutenak.
  • pertsona fisiko edo juridikoek osatutako taldeek -publiko nahiz pribatu-, ondasun komunitateek, edo beste edozelako ekonomi unitate edo ondare bereizik, nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, dirulaguntza ematea dakarten proiektu edo jarduerak elkarrekin bideratzeko gai badira.

Epea

2023. urterako: martxoaren 16tik apirilaren 4ra.

Betebeharrak

  • Gasteizen helbidea duten pertsonak edo entitateak izatea, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik.
  • Jarduera-eremua Gasteizko udalerria izatea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian izena emanda egotea, edo dagokion erregistro publikoan.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea pdf
  • Azpikontratatzeko baimena eskatzea pdf
  • Dirulaguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
  • Eskatzailearen NANa. Ordezkaria bada, eskabidea sinatzen duenaren ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun-agiriaren fotokopia.
  • Entitatearen estatutuen kopia, baldin eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren deialdi batean parte hartzen duen lehenengo aldia bada, edo estatutuek aldaketaren bat izan badute aurkeztu ziren azken alditik.

Informazio gehiago: ALHAO 2023ko martxoaren 15a(Beste leiho batean irekiko da)

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da, eta erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak jarraitzea.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.