Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriari alegazioak aurkeztea
HAPO berriaren aurrerapen agiria jendaurrean jartzea herritarrek dokumentuari alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Pertsona eta/edo erakunde interesdunak.
Epea
HAPO berriaren aurrerapen agiria ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (16. zk., 2023ko otsailaren 8koa), hau da: 2023/02/9tik 2023/06/1era, biak barne.
Kontsultak:
- Onartutako dokumentu berria ikusgai dago udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org/hapoberria).
- 2023/03/01etik 2023/06/1era, biak barne, dokumentuaren inguruko zalantzak argitzeko udal teknikariak egongo dira San Martingo bulegoetan, 08:30etik 14:00etara. Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea telefonoz 010 ( 945 16 11 00).
Dokumentazioa
- Alegazio-eskaera
.
- Beharrezkotzat jotzen den dokumentazio osagarria.
Araudia
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa
- 46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena
Izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da, eta erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak jarraitzea.
Aurrez aurreko izapidetzea
Herritarrei laguntzeko bulegoetan.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara ere jo dezakezu. Bestela, 010 arreta telefonora (945 161100) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.