26 urtetik beherakoentzako BAT 30DGAZTEA txartela eskatzea

BAT 30DGAZTEA garraio-txartel hobaridunak tranbian zein TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du. Hileko tarifa 25,50 € da, eta eskuratzen denetik hasita hogeita hamar egunez nahi beste bidaia egiteko aukera ematen du.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapideak

Nork

  • Gasteizen erroldatutako 26 urtetik beherako pertsonak.

Bete beharrak

  • Efektu Anitzeko Errenten Adierazle Publikoa (IAEAP(Beste leiho batean irekiko da)) halako 2,5 baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea, hots, 16.135,08 eurotik beherakoak.
  • Txartelari dagokion kopurua ordaintzea: 3 €.

Dokumentazioa

  • Nortasun agiriaren, pasaportearen edo atzerritarren identifikazio zenbakiaren (AIZ) jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat, garaikoa. Nahi izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • Txartela ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabidea egiten den unean ordaindu ez bada.
  • 16 urtetik gorako eskatzaileak:

Dagoeneko BAT txartela izanik 30DGAZTEA profila eskatzen duten pertsonek egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte herritarrei laguntzeko bulego batean, eta ondoren profil hori aktibatu Tranbiaren Informazio Bulegoan(Beste leiho batean irekiko da).

Zenbatekoa

  • 3 euro txartela eskuratzeagatik. Leku hauetan ordaindu ahalko da:
    • Herritarrei laguntzeko bulegoetan, kreditu edo zor txartelaren bidez.
    • Hitzartutako kutxa edo banketxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoan emandako ordaintze-agindua baliatuz.
    • Tranbiaren geltokietako makinetan; ordainketa-egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Zenbateko hori ez da txartelaren saldoaren barruan sartuko.

Txartelaren iraungipena

  • 7 urte.
  • Txartelaren jabeak 18 urte bete ondoren, bi urtean behin justifikatu beharko dira 15.975,32 eurotik beherako diru-sarrerak.

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

  • Txartela norberak eta ez bestek erabiltzeko da.
  • BAT 30DGAZTEA txartelak tranbian zein TUVISAko autobusetan bidaiatzeko balio du.
  • Eskuratzen denetik hasita hilabetez nahi beste bidaia egiteko aukera ematen du.
  • Tranbiara igo aurretik balidatu behar da txartela, geltokietan horretarako dauden makinetan.
  • Erabiltzaileari egozterik ez dagoen arrazoiren bat dela kausa txartela hondatzen bada, beste txartel bat emango zaio haren ordez Tranbiaren Informazio Bulegoan, lehendik zeukan diru kopurua kargatuta.

Izapide honi buruzko argibiderik behar izanez gero, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.