Hileta zibilak Gasteizko Udalean

Hiletak direla eta, Gasteiz udalerrian erabil daitezkeen Udalaren lokalak, hileta, ekintza, zeremonia eta omenaldi zibilak antolatzeko.

Epea | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzen hasi.

Epea

  • Gizarte etxeetan burutzen diren zeremonietarako erreserba, gehienez, 8 egun lehenago egin ahalko da. Hori baino lehenago erreserbatu nahi dutenek idatziz eskatu beharko dute, ekitaldia izango den gizarte etxean eman beharko den idazkiaren bidez.
  • Goiuri eta Europa jauregietako aretoen erreserba, gutxienez, 10 egun lehenago egin beharko da.

Zenbatekoa

Araudia

Ohiko galderak (FAQs)

Hileta zibilen zeremoniak egiteko udal aretoei buruzko ohiko galderak.

Izapidetzea

Gizarte etxeetan aretoak uzteko eskaera
Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Online izapidetzea

Instalazioak Erreserbatzea.

Europa eta Goiuri jauregietan aretoak uzteko eskaera
Zuzeneko izapidetzea

Vitoria-Gasteiz Convention Bureau. Astegunetan, 8:30etik 14:30era, irekita dago.

Telefono bidezko izapidetzea

Telefonoa: 945 16 15 20.

Posta elektroniko izapidetzea

congrestur@vitoria-gasteiz.org.

Oharrak

  • Aretoa, gehienez, 2 orduz utziko da.
  • Egunero eta aretoa irekita dagoen ordutegiaren barruan burutu ahalko da zeremonia, igandeak eta jai egunak barne, ordutegiak ahalbidetzen badu eta lokala aldez aurretik beste zerbaitetarako erreserbatua ez badago.
  • Gasteizko Udaleko gizarte etxe eta kirol instalazioen araudiak jasotakoarekin bat arautuko da aretoaren erabilera. Araubide horrek erabiltzeko arauak zein aretoak erreserbatu eta alokatzeko modua ezartzen ditu. Tokia zeremoniarako egokitu nahi bada, idatziz egin beharko da eskaera, behar besteko denboraz, ekitaldia zuzen burutu dadin. Aretoaren egokitzapen bereziak sortzen dituen gastuak eskatzaileak ordaindu beharko ditu.
  • Ez da baimenduko hileta gorpua bertan dagoela egitea.
  • Baimenduta dago zeremonietan errautsak gordetzeko kutxak egotea.
  • Gizarte etxeen sarean dagoen edukiera baino handiagoko aretoa behar izanez gero, Europa eta Goiuri jauregietako aretoak erreserbatzeko eskaera egin ahalko da. Udalaren Jabetza Publikoko Ondasunak Pribatiboki Erabiltzearen edo Haien Baliatze Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantzan jasotako araudiarekin bat arautuko da areto horien erabilera. Tokia zeremoniarako egokitu nahi bada, biltzar aretoa eskatzeko inprimakian adierazi beharko da. Eskabide horrek, onetsiko bada, bat etorri beharko du eskatutako aretoaren funtzionamendurako arauekin. Aretoaren egokitzapen bereziak sortzen dituen gastuak eskatzaileak ordaindu beharko ditu.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.