Titulartasun aldaketaren jakinarazpena (jarduera sailkatuak)

Titulartasun aldaketa, baimenak eta lizentziak indarrean dagoen erregimenaren aurrekoak izan zein gaur egungoak izan, Udalari gorabehera horren berri emateko jakinarazpenaren bidez egingo da.

Titulartasuna aldatu nahi zaion jarduera hasierako berbera izan behar da.

Titulartasun aldaketan bi egoera hauetakoren bat adierazi behar da:

1.- Lizentzia, baimena edo dena delako jardueran aritzeko eskubidea (jarduera sailkatuaren lizentziarik gabe jarduera abiarazi aurreko jakinarazpenen kasuan) titular zaharrarengandik titular berriarengana eskualdatzen den.

2.- Eskualdaketa egiterik ez dagoelarik (aurreko titularra aurkitzerik ez dagoelako, adibidez) titulartasun aldaketa jakinarazteko besterik ez den.

Kontuan izan behar da jarduera sailkatuaren lizentziak eta ingurumen baldintzak barne dituzten obren lizentziak (garai bateko jarduera salbuetsiak) titular berri bati subrogatzeko figura bakarra lizentzia eskualdaketa dela.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Baimen, lizentzia eta jardueran aritzeko eskubidearen -jarduera abiarazi aurreko jakinarazpena aurkeztuz eskuratzen da- titular diren pertsona fisiko edo juridikoak.

Dokumentazioa

1. Jarduera sailkaturako lizentziaren titulartasuna aldatzeko:

2. Titulartasuna aldatu eta titular zaharrak berriari irekitzeko lizentziak, jarduera salbuetsirako baimenak, jardueran aritzeko eskubidea (jarduera abiarazi aurreko jakinarazpenaren bitartez lortua) eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean sartu ondorengo jarduera kaltegabea/sinplifikatua irekitzeko lizentzia eskualdatzen badizkio:

  • Titularraren aldaketa jakinarazteko orria (jarduera sailkatuak), lizentzia eskualdatzearen berri emanez, bi alderdiek -titular zaharrak eta berriak- sinatuta.
  • Titular zaharraren eta/edo berriaren NAN edo IFZren kopia.
  • Suteetatik babesteko instalazioak mantentzeko kontratua, titular berriaren izenean.
  • Hondakinak onartzeko agiriak, titular berriaren izenean.
  • Konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, lokalak Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 22ko 389/1998 Dekretuak ezartzen duen erantzukizun zibileko asegurua baduela egiaztatzeko. (Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen mendeko jarduerak badira).
  • Behar diren instalazioen zerbitzuan jartzeari buruzko komunikazioak, titular berriaren izenean.

3. Titulartasuna aldatu baina titular zaharrak berriari irekitzeko lizentziak, jarduera salbuetsirako baimenak, jardueran aritzeko eskubidea (jarduera abiarazi aurreko jakinarazpenaren bitartez lortua) eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean sartu ondorengo jarduera kaltegabea/sinplifikatua irekitzeko lizentzia eskualdatzen ez badizkio:

  • Titularraren aldaketa jakinarazteko orria (jarduera sailkatuak), lizentzia eskualdatzearen berri emanez, bi alderdiek -titular zaharrak eta berriak- sinatuta.
  • Titular zaharraren eta/edo berriaren NAN edo IFZren kopia.
  • Lokalaren alokairu edo jabetza kontratuaren kopia, titular berriaren izenean.
  • Suteetatik babesteko instalazioak mantentzeko kontratua, titular berriaren izenean.
  • Hondakinak onartzeko agiriak, titular berriaren izenean.
  • Konpainia aseguratzaile baten edo aseguru-artekaritza baten ziurtagiria, lokalak Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 22ko 389/1998 Dekretuak ezartzen duen erantzukizun zibileko asegurua baduela egiaztatzeko. (Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen mendeko jarduerak badira).
  • Behar diren instalazioen zerbitzuan jartzeari buruzko komunikazioak, titular berriaren izenean.

Lizentzia eta aurretiko komunikazioen oraingo erregimenaren aurretik zeuden lizentzia eta baimenak:

Lizentzia eta aurretiko komunikazioen oraingo erregimenaren aurretik zeuden lizentzia eta baimenak.
Jardueren izendapena Orain arte eskatutako lizentziak, baimenak eta aurretiazko jakinarazpenak
Jarduera sailkatuak Jarduera lizentzia (1) eta irekitzeko lizentzia (2)
Jarduera salbuetsiak Jarduera lizentzia (1) eta irekitzeko lizentzia (2) edo jardueraren ingurumen baldintzak barne dituen obra lizentzia (1) eta irekitzeko lizentzia (2) edo jarduera salbuetsirako baimena (2)
Jarduera kaltegabe edo sinplifikatuak Irekitzeko lizentzia (3) (4) edo aurretiko komunikazioa (2)

(1) Nahitaezkoa da titular zaharrak berriari eskualdatzea.

(2) Titular zaharrak berriari eskualdatzea dago, baina nahikoa da titulartasun aldaketa, titular berriaren izenean dagoen lokalaren alokairu edo jabetza kontratuaren kopiarekin batera.

(3) Jarduera kaltegabea/sinplifikatua irekitzeko lizentzia 2006-03-29ko Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean sartu ondorengoa bada, titularra aldatzeko aipatutako moduetako (eskualdaketa/kontratua) edozein erabil daiteke.

Eraberritzeko obrarik bada, titulartasun aldaketa ezingo da zuzenean egin. Aldez aurretik aginduzko obra lizentzia eduki beharko da, eta gero aurretiko komunikazioaren zuzemenak egin Ingurumen Zerbitzuan.

Jardueran aldaketarik bada -titulartasun aldaketarekin lotutako lizentziaren funtsezko edukia eraldatzen ez duelarik- titular berriak aurretiazko jakinarazpena erantsi beharko du, egindako aldaketen berri emateko.

(4) Jarduera kaltegabea/sinplifikatua irekitzeko lizentzia 2006-03-29ko Eraikuntzaren Kode Teknikoa indarrean sartu baino lehenagokoa bada, EZIN da titularra zuzenean aldatu. Horrelakoetan aurretiko komunikazioaren zuzemenak egin beharko dira Ingurumen Zerbitzuan, ezinduentzako irisgarritasunari buruzko araudia -titularra aldatzen den unean indarrean dagoena- betetzen dela adieraziz.

Eraberritzeko obrarik bada, titulartasun aldaketa ezingo da zuzenean egin. Aldez aurretik aginduzko obra lizentzia eduki beharko da, eta gero aurretiko komunikazioaren zuzemenak egin, Ingurumen Zerbitzuan.

Jardueran aldaketarik bada -egin nahi den titulartasun aldaketarekin lotutako lizentziaren funtsezko edukia eraldatzen ez duelarik- titular berriak aurretiko komunikazioa erantsi beharko du, egindako aldaketen berri emateko.

Oharrak

Titular berriak jarduerak ez duela aldaketarik izan aitortu beharko du titulartasun aldaketaren jakinarazpenean. Aurkeztu diren agiriak egiaztatu eta beharrezkoa bada instalazioak ikuskatzeko bisita egin ondoren, txostena landuko da beti, aldekoa (jardueran gabeziarik antzematen bada eskatuko da) zein kontrakoa.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

Zerga eta tasei buruzko informazioa

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.