Jarduera sailkatuaren aurretiko jakinarazpena

Jardueraren edo instalazioaren titularrak edo sustatzaileak agiri horren bidez jakinarazten dizkio Udalari jarduera sailkatuak edo aurretiko komunikazioa aurkeztu beharra duten jarduerak abiarazteko behar diren datuak.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Ohiko galderak | Izapideak

Nork

  • Aurretiko jakinarazpena aurkeztu beharra duten jardueren zerrendan aipatutako jarduerak edo instalazioak, baldin eta jarduera bakoitzerako baldintzak betetzen badituzte.
  • Jarduera sailkatuaren lizentzia lortu ondoren, lanean hasi nahi duten jarduerak.

Izapidea hasteko betekizunak

  • Pertsona adinduna edo pertsona juridikoa izatea.
  • 19/2012 Errege Lege Dekretuan zehaztutako jarduera zerrendako ekonomia jardueretako bat ez izatea. Kasu horretan, jarduera hasteko eta/edo aretoak egokitzeko erantzukizunpeko aitorpena egin beharko da.
  • Dena delako jarduera erabilera baimendu edo onartua izatea, plangintza orokorraren hirigintza arauekin bat etorriz. Adibide gisa ematen den erabilera eta jarduera moten salbuespenen zerrendan sartuta ez dagoela egiaztatu beharko da.
  • Aurretiko jakinarazpena aurkezteko orduan aretoa martxan hasteko prest egotea, hots, jardueran aritzeko lanik egin beharrik ez izatea. Lanik egin behar bada, eta lizentziarik eskatu ez bada, lan txikietarako lizentzia edo lan handietarako lizentzia izapidetu beharko da, dagokionaren arabera. Lanak egin ondoren, lehenengoz erabiltzeko lizentzia eskatu beharko da.
  • Lizentziaren edo aurretiko jakinarazpenaren bidez baimendutako jardueraren titular aldaketarik bada, jarduera handitzea edo erabilera aldatzea ez ekartzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Oro har
  • Jarduera aurretiko komunikazioaren orria.
  • Eskatzailearen NANaren edo IFZren kopia.
  • Ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren NANaren eta ordezkatze-ahalmenaren kopia. Merkataritza sozietateen kasuan, nahikoa izango da sozietatea eratzeko eskritura, eta elkarte zibilak zein ondasun komunitateak badira, eskritura edo eratze kontratua.
  • Suteen kontra babesteko instalazioak onik zaintzeko kontratuaren kopia, baimendutako mantentze enpresa batekin sinatutakoa, Suteen Aurka Babesteko Instalazioei buruzko Araudiaren 13. eta 19. artikuluetan xedatutakoaren ildotik.
  • Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean ezarritako zenbatekoaren ordainagiria.
  • Memoria, non jardueraren deskribapena eta jarduerak ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan izan dezakeen eragina gutxitzeko ezarritako neurriak jaso behar baitira. Aldez aurretik jarduera sailkatuaren lizentzia izapidetu bada, ez da beharrezkoa izango.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapideak

Oharrak

  • Aurretiko jakinarazpenak harekin batera eraman behar dituen agiri guztiak baldin badaramatza, horiek aurkezten diren egun berean abiarazi ahalko da jarduera, udal administrazioaren eskumen diren egiaztatze, kontrol eta ikuskaritza ahalmenak gorabehera. Baliteke aztertu ondoren ez onestea. Kasu horretan, ez da berariazko ebazpenik izango. Eskatzaileari ez zaio aurretiko jakinarazpena onetsi denetz jakinaraziko; administrazioak ematen duen agiri bakarra aurretiko eskabidearen kopia zigilatua da.
  • Batzuetan Eusko Jaurlaritzak, Aldundiak edo bestek emandako lizentzia edo baimen sektorialak beharko dira. Eskatzaileari dagokio horrelako lizentziaren bat behar duen jakitea.
  • Aurretiko jakinarazpenean eman beharreko datu guztiak ez emateak edo daturen bat nahiz eransten diren adierazpen edo agirietakoren bat okerra edo faltsua izateak edo udal administrazioaren aurrean aurretiko jakinarazpena ez aurkezteak eskubideaz baliatzen jarraitzeko ezintasuna ekarriko du berekin, gertaera horien berri ziurra dagoen unetik bertatik, eska daitezkeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak gorabehera.
Zerga eta tasei buruzko informazioa

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.