Munta txikiko obren erantzukizunpeko aitorpena

Munta txikiko obrak proiektu teknikorik behar ez duten eraberritze lan txikiak izan ohi dira, bereziki etxebizitza barrukoak.

Munta txikiko obren zerrenda:

  • Etxebizitza barrutik eraberritzea: pintura, sabai aizunak, zoladurak, alikatatuak, barruko arotzeria eta instalazioak. Ez dute banaketa aldatzea ekarriko, ez eta kanpoaldeko arotzeria (leihoak eta begiratokiak) aldatzea ere.
  • Etxe barruko gas-galdara indibiduala aldatzea, lekutik aldatu gabe.
  • Terraza iragazkaiztea eta zoladura aldatzea, aldamiorik jarri beharrik gabe.
  • Iturgintza eta saneamenduko premiazko konponketak.

Dokumentazioa

Agiriak euskarri digitalean aurkezten badira:

Tasari buruzko gehiago informazioa.

Izapideak

Aurrez aurre

Araudia

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.