Hirigintza alorreko kontsulta, obra lizentziaren aurrekoa

Gai hauei buruzko informazioa eska daiteke:

  • Jarduera jakin baterako lizentziarik behar den.
  • Etxebizitzekin (garajeak, trastelekuak eta abar barne) lotutako obra jakin batzuk egiteko zein prozedurari jarraitu behar zaion, esate baterako, proiektu teknikorik behar den ala ez.
  • Jarduera jakin batzuetan zein sektore-txosten behar den.
  • Lursail baten hirigintza sailkapena.
  • Aplikatzekoa den hirigintza araudia; sektore-araudia, udalerrikoa zein udalez gainekoa; erabilera jakin baterako aplikatzekoa den araudia.
  • Lursail jakin batzuen baldintzak, eraikigarritasuna, garaiera, eta abar.

Dokumentazioa

Izapideak

Aurrez aurre
  • San Martineko bulegoetan.
  • Kontsultari erantzuteko dagokion txosten teknikoa egingo da. Kontsultaren erantzunak ez du salbuesten dagokion hirigintza lizentzia eskuratu beharraz.
  • Erantzuna emateak kontsulta eskatzeko orrian adierazitako udal tasa ordaintzea dakar berekin, ordenantza fiskalei jarraituz, zehazki, epigrafe honetan ezarritakoari: 6.1 Hirigintza lizentziak eta hirigintza zerbitzuak emateagatik ordaindu beharrekoa.

Oharrak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.