Lakua-Arriagako salmenta ibiltariko azokan saltokiak esleitzeko eta itxarote zerrendan sartzeko eskabidea.

Lakua-Arriagan produktuen kategoria guztietan egiten den salmenta ibiltari eta aldian behingo azokako saltokiak 2019 eta 2020 urteetarako esleitzeko itxarote zerrendak sortzea edo zabaltzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2019ko martxoaren 18tik apirilaren 2ra arte aurkeztuko dira eskabideak.

Dokumentazioa

Atal guztiek aurkeztu beharreko agiriak
  • Eskabide orria pdf.
  • Eskatzaileak izenpetutako erantzukizunpeko aitorpena, I. eranskina pdf
  • Pertsona fisikoa bada: titularraren zein titularkidearen nortasun agiriaren fotokopia edo, Europar Batasunaz kanpokoen kasuan, AIZ (atzerritarren identifikazio txartela) edo agiri parekidearen fotokopia, balioduna indarreko legedipean.
  • Pertsona juridikoen kasuan, eratze eskrituren fotokopia; eskatzailearen ordezkatze ahalmena jasotzen duen agiria eta Identifikazio Fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Halakorik baldin bada:
    • Europako Batasunean azken hiru urteetan jarraian zerrendatuko diren esparruekin loturiko prestakuntza ikastaroetan izan duen asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko egiaztagiri ofiziala, eskatzailearen izenean: bezeroari arreta eskaintzea, saltokiaren irudia, marketina, salgai jarritako elikagaiak eskuz egiteko prozesua, nekazaritza-ekoizpen teknikak, edo antzekoak.
    • Elbarritasun edo ezintasunen bat duela aitortzeko ziurtagiri ofiziala, eskabidearen titularraren izenean.
Elikagaien atala - barazki eta fruituen eta eskuz landutako elikagaien ekoizleak:
  • Nekazaritza/Abeltzaintza ustiategiaren erregistroaren egiaztagiria eta nekazaritza/abeltzaintza ustiategi edo antzekoaren fitxa, bakoitza dagokion administrazioak emana, lursailen kokapen zehatza eta dagozkien eranskinak agertzen dituztela. Eta behar izanez gero, makineria edo instalazio osagarriak.
  • Osasungarritasun erregistroaren zenbakia edo Autonomia-erkidegoen erregistroan egindako inskripzioa edo Osasun Baimena, dagokion administrazioak emana.
  • Halakorik baldin bada:
  • Ekoizpen ekologikoaren egiaztagiri ofiziala.
  • Nekazaritza ofizialera bihurtzearen agiri ofiziala.
  • Jatorri-izendapenaren egiaztagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
  • Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiri ofiziala (labela, ekoizpen kontrolatua, berme marka, etab.).
  • Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
Mintegi-landareen atala:
  • Hazi eta landare-mintegien ekoizleen erregistroan izena emanda egotearen egiaztagiria.
  • Hazi eta landare-mintegien merkatarien EAEko erregistroan izena emanda egotearen egiaztagiria.
Salmenta ibiltariaren atala (norberarentzat eta etxerako gaiak):
  • Lan-bizitzaren egiaztagiria, eskatzailearen izenean emana.
Sasoiko barazki eta fruituak
  • Nekazaritza/Abeltzaintza ustiategiaren erregistroaren egiaztagiria eta nekazaritza/abeltzaintza ustiategi edo antzekoaren fitxa, bakoitza dagokion administrazioak emana, lursailen kokapen zehatza eta dagozkien eranskinak agertzen dituztela. Eta behar izanez gero, makineria edo instalazio osagarriak.
  • Osasungarritasun erregistroaren zenbakia edo Autonomia-erkidegoen erregistroan egindako inskripzioa edo Osasun Baimena, dagokion administrazioak emana.

Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak

Esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, maitzaren 2tik 10era bitartean:

  • Titularraren eta titularkideen argazki bana, agiri tamainakoak.
  • Titularrari eta titularkideei (direla bazkide, direla soldatapeko) dagozkien Gizarte Segurantzako azken ordainagirien fotokopiak, edo dagokion Gizarte Segurantzan dagokien erregimenean alta emanda egotearena.
  • Azokan zehar, berorren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere, horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiria eta poliza bera.
  • Azoka honetan salmenta ibiltarian aritzeagatik Udalari hilero ordaindu beharrekoak helbideratuko zaizkion aurrezki libretaren lehen orriaren fotokopia, non kontu-zenbakiaren datuak ageriko diren.
  • Ekonomi Jardueren Gaineko Zergaren alta, edo Ekonomi Jardueren Gaineko Zergaren barruan dagokion epigrafean alta eta bajen egiaztagiria.
  • Pertsona fisikoa bada ekoizlea:

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Behin eskabideak aztertuta, itxarote zerrenda argitaratuko da eta edonoren eskura egongo da 010 telefonoan, 945 161100 eta Udalaren web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org), apirilaren 17tik aurrera.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.