Ikusi/Kopiatu nahi den dosierraren eskabidea

Dosier jakin bat ikusi eta bertako agirien kopiak eskatzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Nork

Interesatu orok.

Epea

Mugarik gabea.

Betebeharrak

Dosierreko interesduna izatea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-Airtorpena pdf, eskabidearen arrazoia eta helburua adieraziz, bai eta zer eskatzen den: ikustea edo/eta kopia.
  • Eskatzailearen nortasun-agiria. Ordezkari bidez jardunez gero, horrez gain ordezpen-ahalmenaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.

Araudia

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena,
  • 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (gaztelaniaz).
  • 6.14 ordenantza fiskala: Txostenak, atestatu kopiak, argazki erreprodukzioak, fotokopiak, kartografia planoak, topografia datuak eta antzekoak emateagatik ordaindu beharreko tasak.

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Zenbatekoa

6.14 ordenantza fiskala. Txostenak, atestatu kopiak, argazki erreprodukzioak, fotokopiak, kartografia planoak, topografia datuak eta antzekoak emateagatik ordaindu beharreko tasak.

Oharrak

  • Dosierraren izaeraren arabera, gerta daiteke titularraren baimena edo epaitegiko ebazpena behar izatea.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, Herritarrei laguntzeko bulego etara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, Herritarrei laguntzeko bulego etara jo beharko duzu.