Espazio publikoan ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak erakusgai jarri eta saltzeko baimena

Espazio publikoan ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak erakusgai jarri eta saltzeko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Pertsona fisiko edo juridikoak.

Epea

Mugarik gabea, ALHAON argitaratzen den egunaren biharamunetik (2015eko urtarrilaren 16a, 7 zk.).

Betebeharrak

  • Ibilgailuaren nahitaezko aseguruak indarrean egon beharko du.
  • Behar denean, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egina eduki beharko du ibilgailuak.
  • Ibilgailuaren gehieneko karga ezingo da izan 3.500 kg-tik gorakoa.
  • Eskabidea egiten duen partikularraren izenean egon beharko du ibilgailuak. Ibilgailuak saltzeko establezimenduei ez zaie baimenik emango.
  • Gasteizko Udalarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).

Dokumentazioa

  • Baimena eskuratzeko eskabidea.
  • Titularraren nortasun-agiriaren kopia. Gainera, eskatzaileak ordezkariaren bitartez badihardu, haren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta kopia.
  • Nahitaezko asegurua ordaindu dela egiaztatzen duen ordainagiria, iraungitze data ageri duelarik.
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren (IAT) ziurtagiria, non ageri den ibilgailuaren aldian aldiko azterketa indarrean dagoela.
  • Honetaz gain, pertsona juridikoen kasuan: Enpresaren IFZren kopia eta eskatzailea elkartearen legezko ordezkaria dela ageri den dokumentu publikoaren -elkartea eratu zeneko eskritura, estatutuak...- kopia (hala dela erakusten duen zatiarena).

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Oharrak

  • Titular bakoitzeko baimen bakarra emango da.
  • 15 eguneko epean jaso ahal izango da baimena, eskabidea aurkezten denetik, eskatu zen bulego berean.
  • Hiru hilabeteko balioa izango du baimenak, eta beste hiru hilabetez luzatu ahal izango da. Nolanahi ere, asegurua edo IAT iraungitzearekin batera iraungiko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.