Ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntzak
Gasteizko udalerriko ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntzak.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Arauak | Izapidetzea
Nork
Enpresak, haien forma juridikoa edozein delarik, deialdi hau ALHAOn argitaratzen denean Gasteizko udalerrian merkataritza lokal batean arropa, oinetako edo larruzko artikuluen esparruan, merkataritza-jardueraren bat gauzatzen ari zirenak.
Epea
15 egun baliodun, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo eguneko 08: 30etik aurrera (ALHAO 37 zk., 2021ko apirilaren 7a). 2021. deialdia: apirilaren 29a arte.
Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Dokumentzaioa
Nahitaezko documentazioa
Laguntza-eskabidea eta zinpeko aitorpena, behar bezala beteta eta horretarako ahalmena duen pertsona batek sinatuta.
Eskaera baloratzeko dokumentazioa
- Azken hilabeteko TC2-a edo Langileen Zerrenda Nominala (Gizarte Segurantzak emana).
- Indarrean dagoen alokairu-kontratua, laguntza eskatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa errentatzaile gisa jasotzen duena.
- Merkataritza-lokalaren hipoteka-mailegua formalizatzeko agiria, laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa hipotekatu gisa agertzen dena, edo merkataritza-lokalaren laguntza eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoaren izenean hipoteka-mailegua dagoela egiaztatzen duen banku-agiria.
Arauak
- Udal programaren barnean, Gasteizko udalerriko ehungintza, jantzigintza, oinetakogintza, larrugintza eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza-enpresentzako ezohiko diru-laguntza deialdi publikoa eta oinarri arautzaileak. 2021.
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2021. urterako
- Diru-laguntzei buruzko udal ordenantza.
Izapidetzea
Aurrez aurre
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu edo comercio@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.