"Auzo Eszena" programan parte hartzeko eskabidea

Arte eszenikoen arloko proposamenak aurkeztea, edozein modalitatetan.

Epeak | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Gasteizko talde eta artista ez profesionalak.

Epea

2020. edizioa: 2019ko azaroaren 18tik 27ra bitartean.

Betebeharrak

  • Gasteizko udalerrian bizi behar da.

Dokumentazioa

  • Proposamen orria: II. eranskina pdf
  • III. eranskina pdf, egile-eskubideak ordaintzeko konpromisoa.
  • Dosierra, proposamen orrian eskatutako informazioa jaso behar du:
    • Taldearen historia laburra.
    • Fitxa artistikoa: taldekideen kopurua eta izen-abizenak.
    • Fitxa teknikoa eta muntatzeko beharrak.
    • Ikuskizunaren laburpena.
    • Argazkiak eta aintzat hartu beharreko bestelako argibideak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Deialdiari buruzko argibiderik nahi izanez gero, posta elektronikoz eska daiteke: auzoeszena@vitoria-gasteiz.org
  • Proposamenak "Auzo Eszena" programako ekitaldi aretoen leku kopuru eta ezaugarri teknikoetara egokitu behar dira. Horiek guztiak deialdiaren pdf I. eranskinean zehaztu dira.
  • Artista eta talde bakoitzak ikuskizun bakar batekin hartu ahal du parte.
  • Proposamenak taldeek eta artistek beraiek aurkeztu beharko dituzte, ez bitarteko pertsonek zein entitateek.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.