Gidaria identifikatzea trafikoko arau-hausteetan

Ibilgailua gidatu bitartean arau-haustea egin duen pertsona identifikatzea, identifikazio txartel digital batekin erabiliz, edo salaketan dauden datu batzuk sartuta.

Is unen prozeduraren gaineko informazio gehiago webgunean.

Izapidetzea

Online izapidetzea

Online izapidetzean jarduteko ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea edo salaketan dauden datu batzuekin. (Salaketaren eredua).

Online izapidetzea Eman hasiera online identifikatzeari identifikazio -txartel digital erabilita.

Online izapidetzea Eman hasiera online identifikatzeari, salaketa erabilita .

Zuzeneko izapidetzea
  1. Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan,
  2. San Martineko bulegoetan.

Araudia

  1. Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina. Urriaren 30eko 6/2015(Beste leiho batean irekiko da) Legegintzako Errege Dekretua(Beste leiho batean irekiko da).
  2. Azaroaren 21eko 1428/2003 Zirkulazio Araudi Orokorra.
  3. I zaera Urbanoko Bide Publikoetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna arautzen dituen Udal Ordenantza.
  4. Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua (TAO) arautzen duen ordenantza

Oharrak

Izapide honi buruzko argibiderik behar izanez gero, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

Agiriak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.

Salaketaren eredua