"Karbono maila txikiko ekonomia" programan parte hartzeko eskabidea

Gasteizko enpresei energiarekin lotutako gastuak murrizten laguntzea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharra

Epea

  • 2017. urtea: abuztuaren 29tik irailaren 27ra arte, 30 egun naturaleko epea deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta. (ALHAO, 98 zk. 2017/08/28)

Enpresa onuradunen betebeharrak

  • Egoitza soziala edo ekoizpen zentro bat Vitoria-Gasteizen izatea.
  • Enpresa txikia izatea (50 langile baino gutxiago izatea eta urteko negozio-bolumenak edo urteko balantze orokorrak 10 milioi euroko kopurua ez gainditzea).
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea.
  • Jarduera legezko, bidezko eta etikoa garatzea.
  • Energia kontsumitzen duen produkzio-prozesuren bat edo instalazioak klimatizatzeko sistemaren bat izatea.
  • Epai irmoa dela medio kondenatuta ez egotea, edo delitu ekonomiko, laboral edo inguru-menaren kontrakoengatik prozesatua.
  • Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Eskabidea aurkezten den unean ez ezik, enpresak programan parte hartzen duen denbora guztian ere bete beharko da betebehar hori.

Dokumentazioa

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Oharrak

  • Eskabideari ez bazaizkio deialdian galdatutako agiriak eransten, hamar eguneko epea emango zaie eskatzaileei falta zaizkien agiriak aurkezteko.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.