Jai-ospakizunak, dantzaldiak eta antzekoak egiteko lizentzia

Gabon gauean, Urte Berriz eta Errege egunaren inguruan jai-ospakizunak, dantzaldiak eta antzekoak egiteko lizentzia eskuratzeko prozedura.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Areto hauen titularrek eskatu beharko dute lizentzia:

  • Establezimendu lizentzia duten edo jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas jardueretarako aurretiko komunikazioa egina duten aretoak.
  • Hotelak, kirol edo kultura elkarteak eta antzeko establezimenduak, jarduera nagusiari lotuta ostalaritza erabilerarako guneak dituztenak.

Baldin eta aipatutako establezimenduek beren lizentzian ezarritako baldintzak aldatu nahi badituzte jai-ospakizuna, dantzaldia eta dena delakoa antolatzeko, eta horren ondorioz edukiera 700 per tsonatakoa edo gutxiagokoa bada (700 lagunetik gorakoa bada, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzan aurkeztu beharko da eskaera).

Epea

Irgarki-taulan argitaratzen den udal-bandoko urte bakoitzean ezarritakoa.

Dokumentazioa

  1. Eskabidea.
  2. Kokaguneen planoak.
  3. Aretoari eta egitekoa den jarduerari buruzko txostena, eta hirugarrenei kalterik ez egiteko aurreikusi diren neurri zuzentzaileen azalpena.
  4. Eraikinaren edo instalazioaren plano zehatzak, jarduera egitekoa den eremua zein den zehatz-mehatz adierazita.
  5. Teknikari eskudunaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita instalazioak segurtasun eta higiene baldintzak eta erabiltzaileentzako erosotasuna betetzen dituela eta funtzionamendua zuzena dela.
  6. Konpainia aseguratzailearen edo aseguru-artekaritzaren ziurtagiria, non egiaztatuko baita lokalen, lokaletako instalazioen eta zerbitzuen baldintza objektiboak direla eta, edo aurrekoetan zerbitzuan diren langileen jarduera dela-eta, jolas jardueretarako eta ikuskizun publikoetarako lokal eta instalazioetara bertaratzen direnei sortzen zaizkien kalteei aurre egiteko titularren erantzukizun zibilari aurre egiteko aseguru-poliza bat duela lokalak, lokal edo instalazioaren edukieraren arabera eska daitezkeen gutxienekoekin, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 2ko 389/1998 dekretuarekin bat etorriz.
  7. Auto-babeserako plana, 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua bada edo 28 metro edo gehiagoko ebakuazio-altuera badu, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

Araudia

  • 4/1995 Legea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerei buruzkoa.

Izapideak

Aurrez aurre

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, jo ezazu San Martineko udal bulegora edoherritarrei laguntzeko bulego batera, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, herritarrei laguntzeko bulego etara jo beharko duzu.