Gasteizen lan-kontratazioak egiteko laguntza ekonomikoak

Gasteizen kontratazio mugagabea sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeentzat eta bereziki, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak kontratatzeko

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresa edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako dirulaguntzak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badute

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (ALHAO, 138 zk. 2022ko abenduaren 2a(Beste leiho batean irekiko da)) eta 2023ko maiatzaren 31ra arte.

Betebeharrak

· Dirulaguntza jaso dezaketen kontratuak mugagabeak izango dira, lanaldi osokoak edo gutxienez %50eko lanaldi partzialekoak, Gasteizko lantokiei lotuak eta 2022ko maiatzaren 21etik 2023ko maiatzaren 31ra (hau barne) bitartean egindakoak

· Diruz lagundu daitezkeen kontratuek enplegu-sorrera garbia eragin behar dute diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hiletan enpresak duen batezbesteko langile-kopuruari dagokionez.

· Dirulaguntzaren xede den kontratu mugagabea gutxienez 12 hilabetez mantetzea (enpresak betebehar hau zuritzeko hainbat dokumentazio aurkeztu beharko du).

Deialdiaren oinarrietan daude zehaztuta entitate onuradunen gainerako betebeharrak, kontratatu beharreko pertsonen ezaugarriak eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak.

Dokumentazioa

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

Deialdiaren eranskinak —atal guztiak beteta—, eta entitatea, kontratatua eta kontratua egiaztatzeko agiriak.

Entitate eskatzailea egiaztatzeko agiriak:

  • IFZ edo AIZ, autonomoen kasuan, edo enpresaren IFK.
  • Enpresa eratzeko eskritura, enpresaren estatutuak eta ordezkaritza-ahalmenaren egiaztapena.
  • Legezko ordezkariaren nortasun-agiria.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako kontratazioaren aurreko 6 hilabeteko bataz besteko langile kopuruaren ziurtagiria, kontratatutako pertsonari atxikiko zaion kotizazio-kontuaren kode berari buruzkoa.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako kontratazioaren egunean batez besteko langile kopuruaren ziurtagiria, kontratatutako pertsonari atxikitxen zaion kotizazio-kontuaren kode berari buruzkoa.
  • Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu zaizkiela egiaztatzen duten agiriak (Gazteizko udalari egiaztatzeko baimena ukatuz gero)

Kontratatutako pertsona egiaztatzeko agiriak:

  • Nortasun-agiria edo AIZ.
  • Errolda-ziurtagiri historikoa
  • Lan-bizitzaren txostena, gutxienez ere kontratazioaren aurreko urte eta erdia eta kontratazioaren ondorengo eguna barne direla.
  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egondako aldien ziurtagiria, kontratua hasi aurreko 18 hilabeteetakoa.
  • Kontratatua talde berezietakoren batekoa izanez gero, hori egiaztatzeko behar diren agiriak.

Kontratuaren ezaugarriak egiaztatzeko agiriak:

  • Aldeek sinatutako lan-kontratuaren kopia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari kontratazio hori bide telematikoz jakinarazi izanaren egiaztagiriarekin batera.
  • Kontratazioaren urteko soldata-kostuen ziurtagiria, enpresa/erakunde eskatzaileak sinatuta.

Laguntza ematen bada, eta hala eskatuta, kontratazio mugagabea egin eta 12 hilabetera entregatu beharreko dokumentazioa:

  • Afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena
  • Kontratua egin eta hurrengo 12 hilabeteetako nominak eta hauek ordaindu izanaren egiaztagiriak.
  • Ofizioz eskatzeko baimena ukatuz gero, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak (Udalaren ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ofizioz egingo da).

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Izapideari buruzko azalpen gehiago nahi izanez gero, ayudascontratacion@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan erantzuna emango da.
  • Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.