Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ): Higiezinen sustapenari buruzko aitorpena

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 833 taldean (higiezinen sustapena) alta emanda dagoen subjektu pasiboa, edo baja hartzen duena.

833 taldeak, higiezinen sustapenari dagokionak, bi epigrafe ditu: 833.100 epigrafea, lurzoruen sustapenari buruzkoa, eta 833.200 epigrafea, eraikuntzen sustapenari buruzkoa.

Taldeak higiezinak osorik edo zati batez erosi edo saltzea hartzen du barne.

Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 833 taldean (higiezinen sustapena) alta emanda dauden subjektu pasiboak behartuta daude eraikitako edo eraikitzear dauden nahiz urbanizatutako edo urbanizatzear dauden metro koadroen aldaketaren aitorpena aurkeztera, baldin eta horiek aurre-aurreko urtean besterendu badituzte; ezer saldu ez badute ez dute aitorpenik aurkeztu beharrik.

Jarduera utzi egin bada, baja adierazpenarekin batera aurkeztu behar da inprimakia.

Epea

  • Jarduera alta emanda badago, urte naturalaren lehen hilabetean aurkeztu behar da aitorpena.
  • Jarduera utzi egin bada, baja adierazpenarekin batera a urkeztu behar da inprimakia.

Dokumentazioa

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

Azalpen gehiago nahi izanez gero, Zerga Kudeaketarako Zerbitzura jo dezakezu (945 16 16 16 telefonoa, 4064 luzapena).

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea
Online izapidetzea

Atención online IAE-ren online kudeaketa zerbitzua bidez.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.