Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegian lursailak okupatzeko baimena eskatzea

Basaldea baratzezaintza ekologikoko enpresen mintegian lursailak erabili, gozatu eta ustiatzeko baimena.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Arabako lurralde historikoan erroldatutako pertsonak (gutxienez urtebete lehenagotik).

Epea

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago etengabe.

Betebeharrak

Eskatzaileek eta haien bazkideek bete beharko dituzte:

  • Arabako lurralde historikoan erroldatuta egotea (gutxienez urtebete lehenagotik).
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta edukitzea.
  • Baratzea egiteko egoki den eta berehalakoan ustiatu ahal izateko prest dagoen inongo landa-lurren jabe ez izatea.
  • 60 urtetik beherakoa izatea.
  • Nekazaritza ekologikoko ekoizpenaren alorrean erdi mailako prestakuntza zikloa gainditua izatea; ingeniari agronomoa, nekazaritza-ingeniari teknikoa edo antzekoren bat izateko prestakuntza jaso izana; nekazaritza, abeltzaintza edo nekazaritza ustiategietako teknikari espezialista (LH-II) izatea; nekazaritza ekologikoaren alorreko profesional-ziurtagiria edukitzea, edo nekazaritza ekologikoaren alorreko prestakuntza-ikastaroak -sektore horretan onetsita dauden erakunde edo entitateek emanak- egin izana -250 ordu edo gehiagoko ikastaro bat nahiz ordu kopuru hori osatu arteko hainbat ikastaro-. Azken betekizun horren lekuan, aski izango da gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatzea nekazaritza ekologikoan, edo urtebeteko esperientzia ohiko nekazaritzan, eta gutxienez 20 orduko prestakuntza-modulu bat egin izana ekoizpen ekologikora bihurtzeko, lehen kasuan, eta gutxienez 100 ordukoa bigarrenean.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf, oso-osorik beteta, eta lursailaren kokalekurako lehentasuna adierazita, planoaren arabera: deialdiaren I. eranskina pdf.
  • Kontratatzeko debekurik ez duela egiaztatzeko zinpeko aitorpena, II. Eranskina pdf
  • Arabako lurralde historikoan erroldatuta daudela egiaztatzen duten agiriak, non urtebeteko antzinatasuna ageri beharko baita. Gasteizen erroldatuta egonez gero, ofizioz egiaztatuko da.
  • Eskatutako prestakuntza edo esperientzia egiaztatzeko agiriak. Sustatzaileen curriculum vitaea, eta hori egiaztatzeko agiriak.
  • Enpresa proiektua eta negozioaren bideragarritasun plana.

Araudia

Izapideak

Oharrak

  • Lursaila esleitzen denetik gehienez ere 30 eguneko epean sinatuko dira kontratuak.
  • Lizentziak gehienez ere 5 urte iraungo du.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, herritarrei laguntzeko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.