Txakurrak edukitzearekin lotutako arau-hausteak salatzea

Alderdi hauekin lotutako arau-hausteak direla eta txakurren edo beste animalia batzuen jabe edo edukitzaileen kontrako salaketak tramitatzea:

  • Txakurrak behar den erroldako identifikaziorik gabe edukitzea.
  • Animaliak arreta egokia eskaini ezin zaien lekuetan edukitzea.
  • Animaliei tratu txarra ematea.
  • Animaliak abandonatzea.
  • Arriskutsu izan daitezkeen txakurren kasuan, behar den lizentziarik ez izatea.
  • Arriskutsua izan daitekeen txakurra ahokorik gabe edo aske eramatea.
  • Txakurra aske uztea.
  • Animaliek pertsonei eraso egitea.
  • Animaliek elkarri eraso egitea.
  • Kalean gorotzak uztea.
  • Horiekin lotutako beste arau-hauste batzuk.

Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Dokumentazioa

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Ohiko galderak (FAQs)

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Arduratzen den atala: Ingurumen Saila. Ingurumen Osasunaren Zerbitzua.

Telefono bidezko izapidetzea
  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 16 11 00 Gasteiztik kanpo deituz gero).
  • Udaltzaingoa: 092.
Online izapidetzea

Atención online Eskabidea egin.

Atención online Eskabidea kontsultatu edo osatu, dokumentazioa gehitu edo zuzendu, bertan behera utzi.

Oharrak

  • Arriskutsua izan daitekeen animaliaren bat lizentziarik gabe edukitzea oso arau-hauste larritzat joko da, aipatutako araudiekin bat etorriz, eta 2.404,05 eta 15.025,30 euro bitarteko isuna ezarri ahalko da.
  • Gizakiak edo beste animalia batzuk hiltzeko edo gauzei kalteak eragiteko ahalmena duten espezie edo arrazetako animaliak jotzen dira arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat; txakurren artean, arriskutsu izan daitezkeen txakur arrazak eta horien gurutzaketak, bai eta aurretik animaliei nahiz pertsonei eraso egin dieten txakurrak, edo izaera oldarkor nabarmena erakusten dutenak ere. Basatiak izan arren etxe-abere gisa etxeetan edo esparru pribatuetan gatibu daudenak ere joko dira arriskutsu izan daitezkeen animaliatzat.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.