Egoitza Elektronikoa - Identifikatzeko baliabide digitalak
Gasteizko Udalaren Egoitza Elektronikoak identifikazio digitalerako bi modu onartzen ditu: ziurtagiri digitalak eta Herritarren Udal Txartela.
Oharra: ziurtagiri elektronikoarekin dokumentuak sinatu ahal izateko, B@kQ ziurtagiria izan ezik, beharrezkoa da Idazki Desktop aplikazioa instalatuta edukitzea.
Onartutako ziurtagiri digitalak
- Nortasun agiri elektronikoa.
- B@kQ (identifikatzeko eta sinatzeko, otsailaren 13tik aurrera).
- Izenpe txartela. Txartel berdea hiritarrentzat/ Txartel urdina erakundeentzat.
- DZFN - Pertsona fisikoen ziurtagiria.
- ACAren ziurtagiria.
- Onartutako beste erakundeen ziurtagiri batzuk.
Herritarraren udal txartela
Udal gestioak online egiteko balio duen HUT edo Herritarren Udal Txartela igortzen du Gasteizko Udalak, baina txartel honek ez du ziurtagiri digitalik