Iradokizunak, erreklamazioak, kexak eta salaketak

Gasteizko Udalak hainbat bide ditu herritarrei arreta emateko, hau da herritarrei iradokizunak, erreklamazioak eta kexak aurkezteko prozesua errazteko.

Tramite bereziak

Horietaz gain, herritarrek udalarekin prozedura eta tramite bereziagoak ere izan ditzakete. Garrantzitsuena, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak babestua, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da.

Hauexek dira izapide horiek:

Salaketak
Erreklamazio eta errekurtsoak
Bestelako eskabideak

Egindako eskabideen jarraipenari dagokionez: prozedura bati ekin dion edonork egin dezake haren jarraipena, zertan den jakiteko, dela herritarrei laguntzeko bulegoetan, dela 010 telefonora deituta.