Gasteizen gizarte proiektuak burutzeko diru-laguntzak

Gasteizen gizartea informatu eta sentiberatzera, bai eta gizarte-prebentzio eta -sustapenera bideratuta antolatu eta garatzen diren ekintzek eragindako gastuak ordaintzeko laguntzak, elkartasun eta/edo boluntarioekin zerikusia badute.

Epea | Betebeharrak | Documentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Estatutuetan berariaz gizarte prebentzio zein kudeaketara bideratutako ekintzak gauzatzeko, edota elkartasunezko ekimen zuzenak eta zailtasun sozialeko egoeran dauden pertsonei laguntzeko xedea dutela adierazten duten elkarte, fundazio eta entitateek parte hartu ahal izango du deialdian.
  • Orobat eskuratu ahal izango dute onuradun izaera pertsona fisiko edo juridikoen elkarte publiko edo pribatuek, ondasun komunitateek, edo beste edozelako ekonomi unitate edo ondare bereizi, nortasun juridiko propiorik izan gabe ere, diru-laguntza ematea dakarten proiektu edo jarduerak elkarrekin bideratzekotan badira.

Epea

  • 2019. urtea: apirilaren 27tik maiatzera 28ra arte.

20 egun naturalekoa izango da, deialdiaren oinarrien laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik, (2019ko apirilaren 26a, 49 zk.)

Betebeharrak

  • Eskatzaileek Gasteizko udalerrian izan behar dute helbidea, behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik.
  • Gasteizko udalerria izan beharko dute jarduera-esparru eskabidea egiten duten elkarteek eta aurkeztutako proiektuek.
  • Pertsona juridikoek: Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian -edo dena delako Erregistro Publikoan-izena emanda egotea, eta datuak eguneratuta edukitzea.
  • Eskatzaileek betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak bete behar dituzte.

Documentazioa

  • Eskabidea pdf
  • Azpikontratazeko baimena eskabidea pdf
  • Diru-laguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.
  • Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia.
  • Entitatearen estatutuen kopia, baldin eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailaren deialdi batean parte hartzen duen lehenengo aldia bada, edo estatuek aldaketaren bat izan badute aurkeztu ziren azken alditik.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.