Udaltzaingoaren biltegian dauden bizikletak berreskuratzea

Bere jardunean, Udaltzaingoak bizikletak erretiratzen ditu bide publikotik, eta bere biltegian gordetzen ditu. Gehien-gehienetan, titularren eskura geratzen dira bizikleta horiek; beraz, Udaltzaingoak deitu egiten die -ahal dutenean- jaso ditzaten.

Alabaina, batzuetan ezin izaten da halakorik egin titularra nor den ezin delako jakin; horrelakoetan, norbaitek erreklamatu zain geratzen dira.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Interesdunak.

Betebeharrak

  • Objektua norberarena dela egiaztatzea.

Bizikleta horiek berreskuratzen laguntzeko, jarraian biltegian daudenen argazkiak erakusten dira, bizikleta motaren arabera sailkatuta. Horien guztien artean zurea denik ikusten baduzu, Udaltzaingoaren lokaletara jo dezakezu (Agirrelanda kalea 8) hura eskatzera, zurea dela egiaztatzen duten agiriekin (salaketaren agiria, bastidore zenbakia, fakturak, argazkiak...).

Udal biltegian dauden bizikleten inbentarioa

Dokumentazioa

  • Nortasun Agiria.
  • Titulartasunaren egiaztagiriak.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) edo 945 16 14 05 Udaltzaingoko telefonora dei dezakezu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.