Taxian publizitatea jartzeko aurretiko komunikazioa

Agiri horren bitartez, taxi-lizentziaren jabeak Udalari jakinarazten dio taxiaren kanpoko aldean publizitatea jartzeko asmoa duela, ordenantzan baimentzen diren mugen barruan.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia |Izapideak

Nork

  • Gasteizko udalerrian taxi-lizentziaren jabe direnek.

Epea

  • Mugarik gabea.

D okumentazioa

  • Aurretiko komunikazioaren inprimakia , baldin eta jarri nahi den publizitateak ez baditu gainditzen ordenantzan baimentzen diren mugak (10 bis 2.a) artikulua).
  • Eskabidea , baldin eta jarri nahi den publizitateak ordenantzan baimentzen diren mugak gainditzen baditu (10 bis 2.b) artikuluan dago jasota aukera hori).
  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren kopia.
  • Gainera, ordezkari bidez jardunez gero, ordezkariaren nortasun-agiriaren kopia, eta ordezkatze-ahalmenarena.

Araudia

Tramitazioa

Aurrez aurre tramitatzea
Online tramitatzea
Erregistro elektronikoa baliatzeko betebeharrak:
  • Identifikazio-txartel digitalarekin konektatu behar da.
  • Agiriak deskargatu eta bete beharra dago, erantsi aurretik.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak, eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki beharko ditu.

Oharrak

  • Komunikazioak lau urteko indarraldia izango du, Udalaren Erregistro Nagusian erregistratzen den egunetik, eta beste horrenbesteko aldietarako berritu ahal izango da, interesdunak Udalari aurretiko komunikazioa helarazten diolarik, hasierako eskabidea egin zuen modu berean.

Izapide honen inguruko argibideak telefono hauetan emango dira: 945 161 827 / 945 161 161, luzapena: 3250; baita herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 telefonoan ere (945 16 11 00).

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.