Santa Barbara plazako azokan salmenta ibiltariko saltokia jartzeko lizentzia eskatzea

Santa Barbara plazako salmenta ibiltariko azokarako lizentzia eskuratzea -barazki eta fruituak nahiz eskuz landutako janariak saltzeko-, 2017, 2018, 2019 eta 2020 urteetarako.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Salgai jarriko diren produktuen ekoizle edo egileak.

Epea

2017ko martxoaren 6tik 17ra bitartean aurkeztu beharko dira eskabideak.

Betebeharrak

  • Deialdia egiten duen toki-administrazioarekin zorrik ez edukitzea (ofizioz egiaztatuko da).
  • Gizarte Segurantzako dagokion erregimenean alta emanda egotea, baimenak irauten duen denbora guztian. Pertsona juridikoen kasuan, soldatapeko langileek Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta emanda egon beharko dute, besteren kontura diharduten langile gisa.
  • Pertsona fisikoen kasuan, titularrak ez ezik, beste bi titularkidek ere -ezkontidea, 1. eta 2. mailako senideak- baliatu ahal izango dute baimena.
  • Pertsona juridikoen kasuan, hiru pertsonek baliatu ahal izango dute baimena; gutxienez batek bazkidea izan beharko du, eta gehienez bik soldatapekoak.
  • Beren produktuak artisauen erara lantzen dituzten enpresak, 10 langile baino gutxiago dituztenak.
  • Gehienez bi titularkide lizentzia bakoitzeko.

Dokumentazioa

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • Eskabidea pdf, non adierazi beharko diren -erantsitako planoaren arabera pdf, - saltokia jartzeko aukerako lekuak, gehienez hiru.
  • Eskatzaileak izenpetutako erantzukizunpeko aitorpena. I. eranskina pdf.
  • Pertsona fisikoen kasuan: titularraren nahiz titularkideen nortasun-agirien edo egoitza- eta lan-baimenen fotokopiak.
  • Pertsona juridikoen kasuan: eratze-eskrituren fotokopia, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia.
  • Nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiaren fitxa edo antzekoa, dagokion erakundeak emana.
  • Osasun-erregistroko zenbakia, autonomia-erkidegoaren osasun-erregistroko inskripzioa edo dagokion administrazioak emandako osasun-baimena.
  • Gainera, kasuan kasu:
    • Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria.
    • Nekazaritza ekologikora bihurtzearen ziurtagiri ofiziala.
    • Jatorri-deituraren ziurtagiria, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
    • Nekazaritzako elikagaien kalitate-agiria -labela, ekoizpen kontrolatua, berme-marka...-.
    • Ziurtagiri ofiziala, eskatzailearen izenean, zeinen bitartez egiaztatzen den Europar Batasunean azken hiru urteetan emandako prestakuntza-ikastaroren bat egin duela eta probetxu atera diola, gai hauen inguruan: bezeroarenganako arreta, saltokiaren irudia, marketina, saltzeko elikagaiak eskuz lantzea, nekazaritza-ekoizpenerako teknikak, edo antzekoak.
    • Ziurtagiri ofiziala, titularraren izenean, ezintasunen bat duela egiaztatzen duena.
    • Ardoaren kasuan, azken kalifikazio-dosierra, dagokion kontseilu arautzaileak emana.
Esleituz gero aurkeztu beharreko agiriak

Esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, apirilaren 10etik 18ra bitartean:

  • Eskabide orria pdf.
  • Titularraren eta titularkideen agiri tamainako argazki bana.
  • Gizarte Segurantzako azken ordainagiriaren fotokopia -titularrarena eta titularkideena, direla bazkide, direla soldatapeko-, edo Gizarte Segurantzako dena delako erregimeneko izen-ematearen fotokopia.
  • Azokan gauzatuko den salmenta-jardueraren ondorioz kalte-galerarik sortuko balitz ere horiek estaliko dituen erantzukizun zibileko aseguruaren ordainagiriaren eta polizaren fotokopia.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergako salmenta ibiltariaren epigrafean izena eman izanaren ziurtagiria.
  • Bankuko kontuaren titulartasunaren ziurtagiria.
  • Ekoizteko bitartekoen eta instalazio osagarrien deklarazioa: II. eranskina pdf.
  • Produktuen urteko aurreikuspena:
  • Lantzen diren lursailen deklarazioa: V. eranskina pdf.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Zenbatekoa

Araudia

Izapideak

Eskabideak eta agiriak
Lizentziak jasotzea

Apirilaren 24tik 27ra:

Oharrak

  • Esleipendunen eta erreserban geratutakoen zerrendak 010 telefonoan eta Udalaren webgunean -www.vitoria-gasteiz.org- egongo dira eskuragarri, apirilaren 7tik aurrera.
  • Esleipendun suertatu direnek emandako epean beharrezko agiri guztiak aurkezten ez badituzte, horien eskabidea ezetsitzat joko da.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.