K-ZERO programan sartzeko eskabidea

Behar duten hiriko sortzaile, kolektibo eta entitate artistikoen sorkuntza-prozesuetan laguntzea, eta dauden udal espazioak erabiltzerik izan dezatela.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Artearen eta kulturaren arloko sorkuntza-proiektu bat duten pertsona fisiko nahiz juridikoak, profesionalizatzeko asmotan dabiltzanak, proiektua gauzatzeko lan-espazio baten premia dutelarik.

Epea

  • Deialdia etengabea izango da, dauden baliabide ekonomikoak agortu arte.

Betebeharrak

  • Bizilekua Gasteizen izatea.
  • Eskabidea betetzea eta balorazioa egiteko funtsezkoa den dokumentazioa eranstea.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf
  • Eskatzailearen nortasun-agiria / IFZ.
  • Proiektuari buruzko funtsezko dokumentazioa.

Araudia

Izapidetzea

Aurreko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Eska daitezkeen espazioak: Montehermoso kulturunea, Udalaren Antzoki Sarea eta gizarte-etxeak.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.