Garapenerako lankidetzaren arloko hainbat urterako proiektuetarako diru-laguntzak

Garatze bidean dauden herrialdeetako giza garapen lokalari laguntzeko eta Gasteizko zein herrialde horietako entitate eta taldeek elkar ezagutu eta haien arteko elkartasun aktiboa sustatzeko laguntzak.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.

Epea

2016. urtea: 2016. urtea: iragarkia ALHAOn (ALHAO 2016ko irailaren 19a, 105 zk.(Beste leiho batean irekiko da)) argitaratzen den egunaren biharamunetik 2016ko azaroaren 21era arte.

Betebeharrak

  • Atal bakoitzerako, deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.

Dokumentazioa

  • Eskabidea, deialdiaren I. eranskinean Documento Word ematen den ereduari jarraituz.
  • Proposamena aurkezteko formularioa, atal bakoitzerako ereduaren baliatuz. Garapenean Laguntzeko Zerbitzuan eskatu behar da.
  • Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoa.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Lankidetzarako diru-laguntzen xedea: 2017, 2018 eta 2019 urteetan gauzatuko diren proiektuak.
  • Gehienez hiru hilabeteko epean ebatziko da deialdia, atal bakoitzerako proiektuak aurkezteko azken egunetik kontatuta.
  • Eskutitz bidez emango zaie deialdiaren ebazpenaren berri eskatzaileei.
  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu, 945 161577 telefonoa, agabilondo@vitoria-gasteiz.org edo jjestevez@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoa.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.