Gizarte etxeetako eta kirol instalazioetako aretoak zuzenean erreserbatzea eta kontsultatzea

Zuzenean erabil daitezkeen espazioak erabiltzen uzteko eskabidea egitea, baldin eta kasu bakoitzean ezartzen diren arauak onartzen badira, esku hartze berezirik (espazioa aldatzea, materiala osatzea, langileak...) behar ez badute edo merkataritza xedeetarako (enpresa garapena, sarrera kobratzea, marketina...) erabiltzen ez bada. Kontsultatu ahalko dituzu egindako erreserbak.

Epea | Araudia | FAQs | Izapidetzea

OHARRAK

  • 2018komartxoaren 1etik aurrera, erreserbatzeko beharrezkoa izango da digitalki egitea (TMC, DNIe...).

Atención online Online erreserbatzea.

.Atención online Online kontsultatzea. Identifikazio txartelik baduzu.

Nork

  • Bilera aretoak: 18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.
  • Kirol instalazioak: 12 urtetik gorako edozein pertsona fisikok.

Epea

Gehienez 8 egun lehenago egin ahalko dira.

Zenbatekoa

Araudia

Ohiko galderak (FAQs)

Ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.