Merkataritza- eta ostalaritza-enpresa txikien eraldaketa digitalerako dirulaguntzak

Gasteizko udalerriko merkataritza- eta ostalaritza-enpresa txikien eraldaketa digitalerako laguntzak

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Merkataritza- edo ostalaritza-jarduera duten pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta Gasteizko udalerrian daukaten negozioa digitalki eraldatzeko jarduerik egin badute.

Epea

2020. urtea: 2020ko ekainaren 22tik uztailaren 15era arte.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki. Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Diruz lagundu ahal izango dira 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko uztailaren 15era bitartean egindako inbertsio-proiektuak.
  • Honako hauek eskuratzearekin zerikusia duten proiektuak diruz lagundu ahal izango dira: enpresaren eraldaketa digitalerako beharrezkoak diren ekipo informatikoak eta haien periferikoak, jarduera nagusiarekin lotutako kudeaketa-tresnak eta/edo softwarea, enpresaren web-orriaren garapena eta hobekuntzak, salmenta-puntuko komunikazioarekin lotutako tresnak eta ekipoak, erosketa interaktiboko prozesu bat sortzea eta/edo digitalizazioaren bidez produktua pertsonalizatzea, marketin digitaleko estrategien aplikazioak eta diseinua, eta geolokalizazioarekin eta/edo big datarekin lotutako erremintak eta ekipoak.
  • Deialdian zehazten da zein betekizun bete behar duten enpresa onuradunek, zein ekintzak jaso dezakeen dirulaguntza, zenbatekoa izango den dirulaguntza eta zein agiri aurkeztu behar den.
  • Fakturen ordainagiriak aurkezteko epea 2020ko irailaren 15an amaituko da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.