Udal instalazioetako dutxa zerbitzua

Udal instalazioetako dutxa publikoak erabiltzeko aukera ematea beharra dela eta.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Gasteizko udalerrian erroldatua izatea, erroldatuta dauden etxean dutxarik ez izatea eta kirol instalazioetako bazkide ez izatea.

Betebaharrak

  • Herritarren Udal Txartela edukitzea.
  • Baimenak urte naturaleko indarraldia izango du (urtarrilaren batetik abenduaren 31ra). Urtarrilaren 2tik aurrera berritu egin beharko da urtero eskaera.

Dokumentazioa

  • Indarrean den identitate agiria.
  • Erantzukizunpeko aitorpena, etxean dutxarik ez duela adieraziz
  • Herritarren Udal txartelik ez badu eta 16 urtetik beherakoa bada, tutoreak edo legezko ordezkariak sinatuko du txartel eskabidea; adingabeak eraman dezake bulegora, sinatzailearen indarreko identifikazio agiriaren jatorrizkoaren fotokopiarekin batera.

Herritarrak HUT txartelik ez badu unean bertan eskuratuko da txartel berria San Antonio kaleko, Pilarreko eta Iparraldeko herritarrei laguntzeko bulegoetan edo Gazteen Argibideetarako Bulegoan eskatuz gero. Gainerako herritarrei laguntzeko bulegoetan gutxi gorabehera astebeteren buruan izango da prest.

Izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

Egoerak aldatu egin daitezkeenez, baimenak urte naturaleko indarraldia izango du (urtarrilaren batetik abenduaren 31ra). Urtarrilaren 2tik aurrera berritu egin beharko da urtero eskaera.

Herritarren Udal Txartelak"dutxetarako baimena" badu, honako gizarte etxe eta kirol instalazioetako aldagelak erabiltzeko aukera izango da:
Aldabeko gizarte etxea
Pilarreko gizarte etxea
Hegoalde gizarte etxea
Ibaiondoko gizarte etxea
Iparralde gizarte etxea
Judimendiko gizarte etxea
Lakuako gizarte etxea
Beti-Jai kirol esparrua
Abetxukuko kiroldegia
Aranaldeko kiroldegia
Ariznabarreko kiroldegia
Arriagako kiroldegia
Landazuriko kiroldegia
Mendizorrotzeko kiroldegia
San Andreseko kiroldegia


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.