Proiektu artistikoak hautatzeko deialdia

Sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez lau arte sorkuntzako proiektu hautatuko dira, Montehermoso kulturunean 2024. urtean aurkezteko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Epea

2023ko apirilaren 14ra arte.

Betebeharrak

  • Jarduteko erabateko gaitasuna duten eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekurik ez duten artistek, erakundeek nahiz elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte proiektuak.
  • Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.
  • Udalarekin inolako zorrik ez izatea, halaber zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta izatea.

Dokumentazioa

  • Eskabidea pdf
  • Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordaindu dituela eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekuaren mende ez dagoela jasotzen duen erantzukizunpeko aitorpena.
  • Proiektuaren titularraren nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
  • Proiektuaren titular den pertsona edo entitatearen ibilbidea edo curriculuma.
  • Beste batzuekin batera aurkeztuz gero, entitatearen nahiz haren ordezkariaren ibilbide edo curriculumaz eta datuez gain, harekin batera parte hartzen duten agenteen gaineko informazio osoa ere aurkeztu beharko da.
  • Proiektuaren dosierra, hauexek biltzen dituena:
    • Proiektuaren izenburua eta garapena.
    • Behar teknikoak.
    • Gauzatzeko egutegia.
    • Gutxi gorabeherako aurrekontu banakatua, finantziazio propioa izan lezaketen kontzeptuak zehazten direlarik.

Araudia

2023. urtean proiektu artistikoak ekoitzi eta Montehermoso kulturunean aurkezteko deialdia pdf

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Dokumentazio digitala aurkeztea.

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.