Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak bideratzeko diru-laguntzak

Proiektuak antolatu eta gauzatzetik sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ematea. Laguntza horiek jasotzeko, gazteei gizarteko bizitzan era aktiboan parte hartuz sartzeko bidea emango dieten aukerak eta baliabideak eskaintzea izan beharko da proiektu horien helbururik behinena.

Nork | Betebeharrak | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gazteei zuzendutako proiektu edo zerbitzuak sortzen dituzten eta Gasteizko udalerriaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko erakundeek.

Epea

Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabete bateko epea izango da eskabideak aurkezteko epea, ALHAO 2019ko maiatzaren 3a, 51 zk.

  • 2019. urtean: maiatzaren 4tik ekainaren 4ra arte.

Betebeharrak

  • Elkarteek Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistro Nagusian izena emanda egon beharko dute.
  • Eskabidea eta eskatutako gainerako agiriak aurkeztea.

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea pdf.
  • Eskaria izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmenaren egiaztagiria, eta nortasun agiriaren fotokopia.
  • Proiektua aurkezteko formularioa, II. eranskina pdf.
  • Identifikazio fiskalerako txartelaren fotocopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.